top of page
IMG_20220629_172410_386.jpg

ANKER

2019

TALDEKIDEAK

Urko Ventureira - Bajua eta ahotsa
Jon Unzurrunzaga - Batería eta ahotsa
Joanes Legarda-Ereño - Kitarra eta ahotsa
Eneko Altzelai - Kitarra

Anker taldearen sorrera 2019ko udan izan zen, Legazpiko Brinkola auzoan. Eneko eta Joanes garaje batean elkartu ziren lehen kantuak sortzeko eta ikasteko. Gutxira batu zitzaien Jon Ander Arnaiz Jota. Hilabete batzuk beranduago, Urko batu zen bandara, aurrez Enekorekin aritua Aker proiektuan. Boskotea Jonek osatu zuen, eta Subeltza musika elkarteko lokaletan sartzea lortu zuten Death Rituals gisara. Lehen laneko abestiak konposatzen aritu ziren pandemia iritsi zen arte. 2020. urtea bukatzear zela Jotak taldea utzi zuen, eta laukote gisa jarraitu zuten aurrera. Era berean, Anker izena hartzea erabaki zuten. 2021eko urriaren 10ean "Gizagaitza" izeneko lehen lan luzea kaleratu zuten.

ARGAZKIAK

BIDEOAK

bottom of page