top of page

ELBERETH

Elbereth 2002. urtean sortu zen Legazpin, herriko bost gazte batera entseatzen hasi zirenean. Lehen taldekideak, Iker Manso (Ahotsa eta Gitarra), Xabier Urkia (Gitarra), Ruben Sanchez (Gitarra), Aritz Legorburu (baxua) eta Eneko Maiz (bateria). Lehen diskoa grabatu eta geroxeago, Enekok taldea laga behar izan zuen familia zela kausa, eta haren hutsunea betetzeko Xabier Etxeberria (bateria) sartu zen taldean. Ondoren, bigarren diskoa grabatua zutenean, familiarengatik baita ere, Xabier Urkiak taldea laga behar izan zuen, eta hark utzitako hutsunea Iker Otegik (gitarra) bete zuen.

 

2007. urtean iritsi zen haien lehen diskoaren grabaketa: Gaueko Ilargia. Disko hori 10 abestiz osaturik dago. Herriko bi musikari izan zituzten lagun: Yerco (gitarra) eta Abel (ahotsa). Yercok Arimaren Islada abesti instrumentalean parte hartu zuen bertan, solo bat eginez, eta Abelek aldiz Mendeku Garaia abestiari ahotsa eman zion.

 

2009. urtean haien bigarren diskoa grabatu zuten, Arimak Pizturik Dirau. Disko hori 11 abestiz osaturik dago. Koma taldeko Brigi abeslariaren laguntza izan zuten, Itzalak Lehioetan abestiari ahotsa eman baitzion. Abelen laguntza ere izan zuten, Sinismen Galdua abestiari ahotsa eman baitzion.

 

2012. urtean hirugarren diskoa grabatu zuten, "Itzalitako Izarren Lurraldea" izenpean. Disko hori 10 abestiz osatua dago. Diska hau grabatzerako orduan, Gaueko Arimak diskografika izan zuten lagun.

 

ARGAZKIAK

 

BIDEOAK

 

bottom of page